cerise sur le gâteau

Cerise sur le gâteau.net

Ongi etorri «Cerise sur le gâteau» -ren webgunera. Adelaidek sortu goxotasunak ezagutzeko aukera da zuentzat. Momentu garrantzitsuak azpimarratzeko bixkotxa ezinobea proposatzen dizuegu : ezkontza, bataio, erretreta, besta...

Horrez gain haur, gazte eta helduentzat tailerrak proposatzen ditugu. Horietako batzu euskaraz izanen dira soilik.

Adelaiden tailerrak

facebook

Bixkotxak eta opil apainduak ikasten egiteko tailerren egutegia haur eta helduentzat. 

Gure bixkotxik politenak

gâteau d'anniversaire

Ezkontzetarako, bataioentzat, urtebetetze bixkotxak. Hor dituzue argazki guztiak...

Bixkotxa bat eskatzeko

kits de création

Hona bixkotxa apaindu bat eskatu aintzin irakurri behar den informazio guztia.

Adelaiden bixkotxak

Urtebetetze, ezkontza bataio edo beste besta ala ospakizun bat antolatzen ari zarete? Hori berezia izatea nahi duzue? Bixkotxa ideia bat baduzue baina ez dakizue nola egin?  Zuen proiektua hasieratik bukarta arte sortuko dugu, zuen ospakizunerako bixkotxik ederrena sortzeko. Momentuan ehun bat bixkotxa sortu ditugu jadanik. Aldi bakotxean gonbidatuak ziren pertsonak poztu eta harritu ditugu.

Lasai idatz gaitzazue zuen proiektua aurkezteko eta pertsonalizatua den bixkotxa bat proposatuko dizuegu.  
Gure argazkiak orrialdea begira ezazue, jadanik egin ditugun bixkotxak ikusteko. Ainitzetan erraiten diguten bezala : «Zuen bixkotxak politak bezain onak dira» ! Jasta ezazue!

 

 

Eguberri edo urtebetetze batentzat opari baten xeka bazarete, bixkotx apainduak egiteko tailerrentzat opari agiri bat eros dezakezue. Helduentzat baita haurrentzat tailerrek bi oren irauten dute eta behar materiala guztia prestatuko dizuegu. Xehetasun gehiago "Proiektuak" orrialdean aurkituko dituzue. Bestela Harremana orrialdean haurkituko dituzue guri idatzi edota deitzeko datu guztiak.